Blog honetan sartu dira:

2010/11/24

Kamisetak baditugu!

Urte bat generamatzan gure taldearen kamiseta bat egin nahian, eta duela aste bat gurari hori egia bihurtu zen.
Pasaden hilabetean Bilboko Fika kalean dagoen serigrafia egiten duen denda batera joan ginen gure kamisetak egiteko aholkuen bila. Dendakoek, kamiseta bat egitea oso prozesu erreza zela esan ziguten, baita zer ideia genuen hura egiteko galdetu ere. Horregatik, irudi bat diseinatu genuen eta geroago gure taldearen izenerako nahi genituen letra motak. Hori egindakoan, dendara abiatu ginen berriz ere, diseinu horiek erakusteko asmoz. Dendako neskak irudiak poz-pozik hartu eta kamisetak bi aste geroagorako egongo zirela esan zigun, eta gu pozaren pozez Irrrikitan igaro genituen bi aste horiek.

Baina, bi asteak iragana dira jada, eta aste bat pasatu da Ukabila taldearen kamisetak estreinatu genituenetik.
Hasiera baten, lau egin ditugu bakarrik, taldekideentzako alegia, hala ere gehiago egiteko asmoa dugu hauek saltzeko eta taldearentzako dirua atera nahian. Baina salmenta hau alde batera utziz, hemen dituzue gure kamisetaren bi argazki:







































Markel Larrazabal

BIDEGABEKERIA!

Kaixo! Zer moduz? Egunak dira hemen ezer idazten dugula eta horregatik sarrera hau idazten estreinatu naz blog honetan. Momentu honetan berta nor naizen galtzen ariko zarete zuen buruei zihuraski; ni Urtzi naz, Ukabila taldearen baxujolea eta lehen esan bezala blog honetan idazten dudan lehenengo sarrera da hau. 

Horregatik "BIDEGABEKERIA" izeneko gure abestia igo dut blogera, ezinbainuen blog hau gure abesti barik ikusi.  Horregatik segituan igo dugu eta zuen gustukoa izetea espero dugu. Abesti honek munduan dagoen bidegabekeriaz noski, hitzegiten du, munduan dirua, txarto banatuta dagoela kritikatuz. Hau da, pobrezia eta lurralde pobreen egoera larria erakutsten du, beste batzuk gehiegi dutela aipatuz.

Gozatu musikaz!







Urtzi Balantzategi

2010/11/18

Asko dira dauden gitarra modeloak, baita baxu modeloak ere. Modelo hauek pertsona bakoitzarentzako  itsutsiagoak edo politagoak izan daitezke, baina esan beharra dago bakoitzak bere kutsua duela. Niri gitarrak batez ere asko gustatzen zaizkit eta txoratuta naukate, eta horregatik askotan musika dendetara joaten naz hauexek begiratzera, baita hauen web orrietan gitarrak begiratu ere. Gitarrak begiratzeko denden web orri onenetarikoak "Passe Composse" eta "Txirula"-renak dira nire ustez. Horregatik gitarra edo baxu baten bila bazaudete, edota instrumentu hauek besterik ikusi eta aztertu nahi baduzu web orri hauek gomendatzen dizkizut:

http://www.txirula.com/

http://www.passecomposse.com/





                          
      




                 Iñigo Guemes

2010/11/16

Ringo, bateriajole bikaina.

Kaixo, zer moduz?
Egunak dira zertxobait idatzi ez dudala, eta beno bloga berriztu nahian zerbait idaztera animatu naiz.
Atzo bateria klaseetara joan eta klase ordua arin-arin pasatu zitzaidan, (espero nuen bezala) eta klase ordu horretan “The Beatles” taldearen “Something” abestia erakutsi zidan irakasleak, honen bateria partitura jo nahian. Nik kanpotik erraza izando zela ikusirik Ringok egindako partitura poz-pozik hartu nuen.
Baina geroago konturatu egin nintzen ez zela hain erraza, bere oztopoak zituela abestiak. Gaitera nire irakasleak Ringori buruzko hizketaldia eman zuen, oso bateria ona zela eta batzuek txartzat zutela…
Honekin guztiarekin esan nahi dudana, hurrengoa da, The Beatles-eko bateria oso ona dela, eta badagoela jendea tipo hau mespretxatzen duena, bateria jotzen ezdakiela esaten baitu.



                                                                                                                             
                                                                                                                 Markel Larrazabal

2010/11/03

Eskerrik Asko!


6 hile daramatzagu jada Bilborock-en entsaiatzen. Esan beharra dugu, bertan ordu asko eman ditugula eta ondo pasatu gainera. Hango pertsonalarekin oso ondo konpondu gara, baita une barregarriak pasatu ere. Bost hile ondoren bertako jende guztia ezagutzen dugula esan genezake.

Bilborock-i esker, asko hobetu dugu, baita, abesti berriak egiteko “inspirazioa” lortu ere. Ondo iruditzen zaigu udalak gazteei horrelako aukerak ematea, eta eskertu nahi genioke beraien esfortsua.


Alex Erkoreka eta Markel Larrazabal

2010/10/27

Nire hastapenak


Duela 6 hilabete hasi nintzen taldearekin batera baterian praktikatzen. Ukabila taldeak apirilaren hasiera inguruan esan zidan ea beraiekin aritu nahi banuen bateria jole bezala. Pozaren pozez nik baietz esan nien noski. Beraiek beste bateria jole bat zuten ni baino lehenago beraiekin aritu izan zena, baina honek taldea utzi egin zuen, ez baitzuen denborarik.

Egia esan hasiera baten ez nuen bateria jotzeko ideiarik ere ez, baina ostiralero beraiekin Bilbo Rock-eko gela berezietan entsaiatu eta gero badirudi asko hobetu egin dudala, nahiz eta argi egon ikasteko gauza asko falta zaizkidala.

Baina nire maila akdemikoa alde batera utsita esan beharra dago taldekideak orokorrean asko hobetu dugula eta apirileko 16 an lehenengo aldiz bildurik Mettalicaren For Whom the Bell Tolls jo genuen egunean, genuen mailaz barre egiten yugula behin eta berriz.




Markel Larrazabal



2010/10/26

Hasiera da beti zailena.

Kaixo lagunok!

Taldearen jarraitzaileak eta jarraitzaileak ez direnak, jakin nahi baduzu nola sortu musika talde bat, guen esperientzia kontatuko dizuegu, zerbait jakin dezazuen.

Musika talde bat egitea ez da izan hain erreza gure kasuan. Pasadan urtean, (Iñigo guitarra jotzen hasi zenean) bere etxean geratzen hasi ginen, beste talde batzuen abesti batzuk jotzen hasteko. Gutxika, beste abesti batzukin hasi ginen.

            Egun baten, gure lehenengo riff-a egin genuen, eta gutxika-gutxika lehenengo abestia atera genuen. Momentuz gitarra bakarrik atera genuen, eta baxua ez zen hain zaila izan, baina, bateriaren ritmoa espeziala egin nahi izan genuen. Letra egitea izan zen alderik zailena; pare bat hilabete eta gero letrarekin eskuan, ensaiatzen hasi ginen, eta uda ostean grabatu egin genuen.

Orain MySpace-ean daukagu eskegita gure informazio guztia eta ahal dugun arinen blog honetara igoko dugu. Espero dugu zuen gustokoa izatea eta iruzkinak idaztea zuen iritzia.

                                                                                  Alex Erkoreka